Mostrando entradas con la etiqueta MAKILAKIXKI. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MAKILAKIXKI. Mostrar todas las entradas

2014-05-14

MAKILAKIXKI


MAKILAKIXKI
 1.- Hiru senide ziren: Aritz, Beñat eta Mikel. Aritz baserri batera joan zen lanera.
 2.- Sari bezala, urrea egiten zuen asto bat eman zioten Aritzi. Etxerako bidean, ostatu batean igaro zuen gaua.
 3.- –Aita, Mikel, Beñat! Urrea egiten duen astoa ekarri dut! –esan zien Aritzek etxekoei. Baina astoak ez zuen urrerik egin.
 4.- Mikel joan zen gero baserrira morroi. Eta nagusiak mahai bat oparitu zion. Mahai berezia zen. Berak prestatzen zituen otorduak.
 5.- Etxera joandakoan, esan zion Mikelek mahaiari: –Jarri bazkaria! Baina zergatik ez ote zuen mahaiak bazkaria jarri?
 6.- Azkenik, Beñat joan zen Batisen baserrira morroi. Eta makila berezi bat oparitu zioten.
 7.- Beñatek, ohera joan baino lehen, esan zion ostalariari: –Makila honi ez esan, mesedez, “Makilakixki”.
 8.- Baina Benantxio ostalariak “Makilakixki” esan zion makilari. Zirt eta zart hasi zen makila orduan.  9.- Eta makila ez zen gelditu Beñatek “Kixkimakila” esan arte.
 10.- Beñat oso pozik joan zen etxera astoa, mahaia eta makilarekin. Makilakixki kixkimakila hauxe duk hauxe janari pila!

MAKILAKIXKI KOMIKIA

EGUN HAUETAN KOMIKIA LANTZEN ARI GARA. MAKILAKIXKI IPUINA IRAKURRI TA GERO IPUIN HONEN KOMIKIA EGIN  DUGU.