Mostrando entradas con la etiqueta GARRAIOAK 5 URTE. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GARRAIOAK 5 URTE. Mostrar todas las entradas

2013-11-24

TXOKOLATEZKO TRENA

 HONA HEMEN OLAIAREN AMA EKARRITAKO OPARIA. ESKERRIK ASKO.


GOGORATU!!! OSTEGUNEAN AZPEITIARA JOANGO GARA TREN MUSEOA BISITATUZ.

2013-11-17

GARRAIOAK

GAI BERRIA HASI DUGU: GARRAIOAK.


GULLIVER IPUINA LANTZEN HASI GARA.


2012-11-13

HORMAIRUDIA

HAU DA, GAI HONETAN LANDUKO DUGUN HORMAIRUDIA.

2012-11-12

IPUINA

GULLIVER LILIPUTEN
1.- Gulliver itsasontzi handi batean zihoan, eta itsasontzi hura hondoratu egin zen.
2.- Gulliver, igerian, hondartza batera heldu zen. Oso nekaturik zegoen eta lo geratu zen bertan.
3.- Esnatu zenean, gorputz osoa sokaz lotuta zeukan Gulliverrek.
4.- Milaka gizaki txiki zituen inguruan. Gizaki txiki haietako bat aldamio batera igo zen.
5.- –Hau Liliput da eta ni hemengo erregea naiz. Askatzea nahi baduzu, gure laguna izan behar duzu –esan zion gizontxoak aldamiotik.
6.- –Zuen laguna izango naiz –esan zuen Gulliverrek.
Eta gizaki txiki haiek askatu egin zuten.
7.- Gulliver goseak zegoen, eta gizaki txiki haiek eraman zioten guztia jan zuen.
8.- Liliputarrak gerran zeuden aurreko uhartekoekin. Eta esan zioten Gulliverri milioi bat aldiz gutxienez:
– Erraz irabaziko genuke gerra zuk lagunduz gero...
9.- Gulliverrek armak eta gerraontziak lapurtu zizkien aurreko uharteko biztanleei.
10.- Gero txalupa handi bat egin zioten liliputarrek Gulliverri. Eta txalupa hartan itzuli zen Gulliver bere etxera.
Handiak lagundu behar dio txikiari
ahal duenak ezin duenari.

GAIA: Garraioak

"Ontzi-kapitain zaharrak erne zaintzen zuen kontrako haizea; erneago, haatik, aldekoa.
(J.K. Igerabide)"

GAUR GAI BERRIA HASI DUGU. HONA HEMEN, XANGOK BIDALI DIGUN ESKUTITZA:
Kaixo, laguntxoak, berriro ere hemen naiz zuekin, datozen egun hauetan zer ikusi eta ikasiko dugun berri emateko. Oraingo honetan bai gozatu behar duzuela!

1. Hasteko, txokolate eta txurro super-super goxoak jango ditugu! Ezetz, je, je, je... txantxa bat zen! Hasteko, ipuin zoragarri bat entzungo dugu eta, beti bezala, honen inguruan sortzen diren abestiak abestu, dantzatu, olerkiak irakurri, igarkizunak asmatu... Zer ipuin den? Bada... oraingo honetan pista bat besterik ez dizuet emango. Bidaiatzera doan gizon baten ipuina da. Gizona, berak nahi gabe, erraldoi bihurtuko da! Ba al dakizue zer ipuin den? Ez? Bai? Beno, lasai, laster entzungo duzue eta!
2. Ondoren, bidaiak egiteko zer garraio mota ezagutzen dituzuen aztertuko dugu eta hobeto ezagutzen ahaleginduko gara. Ni patinetean ibiltzen naiz batetik bestera!
3. Segidan, munduko hainbat paraje ikusiko ditugu eta planoak eta mapak erabiliz munduan zehar ibiliko gara. Gurasoak bezala, uau!
4. Horren ostean, bidaia bat, irtenaldi bat antolatu beharko dugu eta horretarako, nora joan nahi duzuen erabaki beharko duzue, nola joan nahi duzuen, zenbat kostatzen den... erabaki eta ikasiko duzue. Zer iruditzen zaizue irakasleari ilargira joan nahi dugula esaten badiogu? Lehengo egunean nire patinetea hartu eta fiuuuu, eguzkiraino joan nintzen, ji, ji, ji!

5. Eta bukatzeko, zer edo zer gehiago egin nahi baduzue, edota ikasi nahi baduzue, dagoeneko badakizue zer egin behar duzuen ezta? Irakasleari proposatu eta... lanera!
Ondo pasa mahaspasa! Txatxi-piruli, ni bai naizela bihurri!
Xango